AZTEKAK
Mexikoko haranean bizi ziren,XII. mendetik aurrera.Hiru hiriren arteko ituna zen inperioaren oinarria;Tenochtitlán hiriburua zen,Texcoco eta Tlacopán.Espainiarrak iritsi zirenean,ehun urte baino ez ziren pasa konfederazio hori eratu zenetik;inperioa hasierako aldian zegoen.Aztekak gerrariak ziren eta tributan zeuden antolatuta,zenbait gizarte-taldetan:apaizak,nobleak,gizaki askeak eta esklaboak.
Ekonomiaren oinarria artoaren eta nekazaritzako beste produktu batzuen laborantza zen;adibidez kuia eta tomatea.Ur gaineko baratzeak(chinampak)lantzen zituzten,Texcoco eta Xochimilco aintziren gainean.Aztekek zega handiak kobratzen zizkieten garaitutako herriei eta etsaiak sakrifikatzeko ohitura zuten.Menderatutako herriek gorroto handia zieten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario