INKAK
Inkek kolonaurreko Amerikako inperio handiena zuten.Gaaur egungo Peru,Bolivia,Ekuador,Argentina eta Txileren zati batean edo osoan bizi ziren.Espainiarrak iritsi zirenean,inken inperioa goieneko unean zegoen.
Inkek 40.000 km baino gehiagoko errepide-sare bikaina eraiki zuten eta posta-zerbitzu eraginkor baten bidez komunikatzen ziren elkarrekin.Inken gizartean,zenbait gizarte-talde zeuden:nobleak,herritarrak,agindupekoak eta esklaboak.Buruzagi gorena inka zen,Eguzkiaren semea.Biztanle gehienak nekazariak ziren,eta labore garrantzitsuenak artoa eta patata ziren.Mendialdean lurra landu ahal izateko,terrazak egiten zituzten.Etxe-abere garrantzitsuenak llamak eta alpakak ziren;izan ere.animali horietatik garraiobideak,elikagaiak eta ehunak egiteko ilea lortzen zuten.Kobrea eta urrea lantzen zituzten eta objektuak egiten zituzten metal hoiekin.Zeramikako tresnak ere egiten zuten.Tamaina handiko eraikinak egin zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario