miércoles, 6 de marzo de 2013

Mayak

AMERIKAKO ZIBILIZAZIOAK

Hiru zibilizazio inportanteak egon ziren Amerikan;Inkek,Mayak eta Aztekak.

MAYAK

Mayek antzinako zibilizazio bat osatzen zuten eta Yucatán penintsulan eta gaur egungo Mexiko,Guatemala eta Hondurasko beheko lurraldeetan bizi ziren.Mayen kulturaren goieneko unea gure aroko 300. eta 900. urteen bitartean izan zen.Espainiarrak heldu zirenean,erabateko gainbeheran zeuden,etengabeko gerra zibilen ondorioz.

Mayak hiri-estatutan zeuden antolatuta,buruzagi goren baten agindupean.Buruzagia Mayapán hirian bizi zen.Mayen gizartean lau maila zeuden:nobleak,apaizak,nekazariak eta esklaboak.
Esklabo gehienak gerra gatibuak ziren.Biztanle gehienak nekazariak ziren eta artoa,kakoa,kuiak,tomateak,espezieak eta abar lantzen zuten.Oso eskulangintza aberatsa zuten eta inguruko herriei saltzen zizkieten produktuak.

Matematikari eta astronomiari buruzko ezagutza handiak zuten eta berezko egutegia eta idazkera-sistema zituzten.Piramide mailakatu izugarriak egin zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario